Floreagako tiraldiak hainbat aldaketa ekarri ditu Gipuzkoako hiru-txirlo txapelketan

Floreagako tiraldiak hainbat aldaketa ekarri ditu Gipuzkoako hiru-txirlo txapelketan
2023/03/27 eta kitto!
Horko emaitzari helduta, Asola Berriko Gari Rodriguezek lidergoa galdu du eta Pedro Gomez bere taldekidea eta Floreagako Gorka Etxaniz ditugu sailkapenaren gorengoan. Azkoitiko Floreaga bolatokian 67 bolarik hartu zuten parte guztira eta San Andres taldeko Lander Odiagak irabazi zuen, sei txirlorekin. Kopuru bera bota zuen Floreagako Jose Muñozek eta bat gutxiagorekin geratu ziren Asola Berriko Pedro Gomez eta Bittor Astigarraga, Floregako Gorka Etxaniz eta San Migueleko Javier Osoro.

Gipuzkoako hiru-txirlo txapelketaren gaur egungo sailkapenean Pedro Gomez eta Gorka Etxaniz dira nagusi, 13 txirlorekin; 12rekin jarraitzen dizkie Odiaga azken tiraldiko irabazleak, 11rekin daude Asola Berriko Bittor Ugarteburu eta Gari Rodriguez, eta 10ekin dagoen boskotearen parte dira Sergio Rodriguez eta San Joxepe taldearekin jokatzen duen Mikel Urkia eibartarra.

Bestelako sailkapenetan eibartarrak ditugu goiko postuetan: Olaitz Rodriguez eta Jone Perales berdinduta daude emakumezkoen sailkapenaren gorengoan, beteranoetan Pedro Gomez da nagusi Bittor Ugarteburu taldekidearen aurretik eta, azkenik, taldeka ere Asola Berri A-k ihes eginda jarraitzen du, 14 txirlora jarraitzen dion San Miguel A-ren aurretik.