Foball-zaletuaren Kopako final laurdenak jokatuko dira zapatuan

Foball-zaletuaren Kopako final laurdenak jokatuko dira zapatuan
2022/05/12 eta kitto!
Goiz baten bildu dituzte lau partidu horiek. 09:00etan bi neurketa jokatuko dira: Adahi Eraieder - Garajes Garcia jokatuko da goiko zelaian eta Bar Txoko - Ipur Sagardotegia behekoan. 10:30ean Feredu Bar EzDok eta America Sport taldeek neurtuko dituzte indarrak eta, handik ordu eta erdira, 12:00etan, Bar Banaka L. Rueda eta JMR Tankemans taldeen arteko lehia izango da, azken bi horiek beheko zelaian.

Aurreko asteburuan JMR Chic taldeari gailendu zitzaion eta 5-3koarekin kanporatu zuen, eta gauza bera egin zuen Fereduk Bali Center Sports-ekin, 4-2 irabazita. Ipur-ekin 1-3 galdu zuen Adahi eta America Sport-ekin 0-4 galdu zuen Txoko ligako txapelduna zortedun izan ziren ondorengo zozketan eta final-laurdenetan bigarren aukera izango dute.