Futbol 7 PC Ligako Eibar KE-k garaipenaren bidetik jarraitzen du

Futbol 7 PC Ligako Eibar KE-k garaipenaren bidetik jarraitzen du
2023/02/15 12:13
eta kitto!
Ipuruako anexoan azken asteburuan jokatutako Futbol 7 PC Ligako hirugarren eta laugarren jardunaldietako partiduetan ere gure herriko klubak aurreneko bietan zabaldutako bidetik jo zuen eta erraz nagusitu zen egun bietan: Hercules Paralinpikoari 3-0 irabazi ondoren, Fundacion 2ª Parteri ere 7-1 gailendu zitzaion.

Castelldefelsen jokatutako lehenengo bi jardunaldietako norgehiagoketan ere eibartarrak nagusi izan ziren, Levanteri 6-0 irabazita eta Extremadurari 12-0. Ipuruako partiduetan giro berezia izan zen, garun paralisia eta hartutako garun-kaltea dutenekin osatutako taldeek egindako jokoari jarraituz, zaletuen animoek horretara bultzatuta.