Futbol 7 PCko Liga Nazionalaren partiduak jokatuko dira bihar eta etzi Ipuruako anexoan

Futbol 7 PCko Liga Nazionalaren partiduak jokatuko dira bihar eta etzi Ipuruako anexoan
2023/02/10 11:03
eta kitto!
Garun-paralisia eta hartutako garun-kaltea dutenekin osatutako zortzi taldek hartzen dute parte liga horretan, eta Eibar da euskal ordezkari bakarra. Bihar eta etzi jokatuko diren lehiaketa horretako 3. eta 4. jardunaldietan Hercules Paralinpikoa eta Fundacion 2.a izango dituzte aurkari eibartarrek. Aurretik, Castelldefelsen jokatutako lehenengoko bietan, talde armaginak erraz irabazi zituen bere partiduak. SD Eibar-ekin batera, Levante, Extremadurako Federazioa, Amdda, Disport, Fundación 2., Hercules Paralinpikoa eta Tenerife dira parte-hartzaileak.

Garun Paralisia eta Hartutako Kalte Zerebrala duten Langileen Kirolen Espainiako Federazioak antolatutako Liga Nazional honen lehen fasea martxoan amaituko da, Madrilen, beste hiru partidu jokatuta; horrela, parte hartuko duten zortzi taldeek elkarren aurka jokatuko dute. Talde guztiek apirilean egingo dute hitzordua Navalmoral de la Matan Play Off-a jokatzeko: lehen faseko lehen lau sailkatuek finalerdiak eta finala jokatuko dituzte, eta beste laurek bosgarren postutik zortzigarrenerakoa erabakiko dute.