Garaipenez betetako asteburua Urbat-Urkotronik waterpolo klubarentzat

Garaipenez betetako asteburua Urbat-Urkotronik waterpolo klubarentzat
2022/01/17 eta kitto!
Bost partidutik lau irabazi eta bosgarrena berdinduta amaitu da Urbat-Urkotronik Eibarko waterpolo klubaren uzta azken asteburuan. Senior mailan, gizonezkoen lehen taldeak 11-5 irabazi zion Larrainari Orbeakoek une oro kontrolpean izan zuten partiduan eta goian dauden sei taldeen arteko borrokari eusten diote. Emakumezkoen taldea 1-14 gailendu zitzaion Barakaldori, inolako arazorik sortu ez zion neurketan.

Asteburuko partidurik zirraragarrienean, gizonezkoen bigarren taldeak hamarna berdindu zuen Sestao B taldearekin; aurrekoaren adibide da azken hamar segundotan partiduak erakutsi zituen alternatibak, Urbateko langa bati Sestaoko beste batek jarraitu ziolako, azkenean Urbatekoen makila batekin amaitzeko.

Kadete mistoen mailan, eibartarrek 3-13 irabazi zuten kanpoan, Lautadaren igerilekuan. Eta, azkenik, haur mistoetan, Urbatekoak Lautada baino gehiago izan ziren Orbeako igerilekuan jokatutako neurketan, 14-6 irabazteko. Orbeako eskola mailako taldeen progresioa begibistakoa da, beraz.