Garajes Garcia - Bar Txoko zapatuko foball-zaletuaren Kopako finalean

Garajes Garcia - Bar Txoko zapatuko foball-zaletuaren Kopako finalean
2022/05/26 06:45
eta kitto!
Bar Txoko Ligako txapelduna Kopako txapela ere eskuratzen ahaleginduko da, aurreko asteburuan jokatutako finalerdian JMR Tankemans taldeari 4-2 irabazi eta gero. Oraingoan Garajes Garcia izango du aurkari, azken honek America Sport-ekin bana berdindu ondoren, penaltietan finalerako txartela bereganatu zuelako.

Finala zapatuan jokatuko da, goizeko 10:00etan hasita, Unbeko beheko zelaian. Amaieran, 12:00etan abiatuko den ekitaldian, denboraldiko sari guztiak banatuko dira Unbe tabernan.