Gaur 11:00etan aurkeztuko dute domekako emakumezkoen UCI mailako lasterketa

Gaur 11:00etan aurkeztuko dute domekako emakumezkoen UCI mailako lasterketa
2022/05/04 eta kitto!
Gaur goizean aurkeztuko dute Udaletxeko Pleno Aretoan Eibarko Txirrindularitza Elkarteak antolatzen duen IV. Eibarko Hiria Sari Nagusia. Lasterketak munduko txirrrindulari onenak hartuko ditu eta hurrengo astean jokatuko den Emakumezkoen Itzuliaren aurrekari bezala hartu daiteke.

Guztira 19 talde izango dira parte hartzen domekan Untzagatik 10:00etan abiatuko den probak eta, 112 kilometro osatu ondoren, tartean hiru mendate gaindituta, 13:00ak baino lehenago helduko dira Toribio Etxebarria kokatuko duten helmugara. Eibarko Txirrindulari Elkarteak denboraldi honetan antolatzen duen laugarren proba izango da domekakoa.