Gaur afizionatuen mailako pilota jaialdia izango da Astelenan

Gaur afizionatuen mailako pilota jaialdia izango da Astelenan
2022/02/18 eta kitto!
Arratsaldeko 18:30ean hasiko den jaialdiak bi partidu jasoko ditu. Lehenengoan Eskolartekoen txapelketako lehen fasean atzeratu zuten partidua jokatuko da, Eibarko eta Eskoriatzako pilota eskoletako bikoteen arteko lehian. Jarraian, 19:30ean hasita, Gipuzkoako Eskuz Binakako Udaberri txapelketako partidu ofiziala izango da jokoan, helduen mailakoa. Hor Azkargorta-Conde Eibarko Klub Deportiboko bikoteak Hernanikoari egingo dio aurre.

Gure herriko beste pilotariek kanpoan jokatuko dituzte asteburuko partiduak: Gisasola-Araolaza kadete mailako bikoteak Getarian, 3. mailako Del Rey-Basaras Oiartzunen eta, azkenik, Amillategi-Gil alebin mailakoak Azpeitian. Neurketa guztiak herri horietako ordezkarien aurka izango dira.