Gil-Amillategi bikoteak finalerdia jokatuko du bihar Astelena frontoian

Gil-Amillategi bikoteak finalerdia jokatuko du bihar Astelena frontoian
2022/06/15 eta kitto!
Liher Gilek eta Aratz Amillategik osatzen duten alebin mailako Klub Deportiboko bikoteak Gipuzkoako Eskuz Binakako Txapelketako finalerdietako partidua jokatuko du bihar Astelenan, arratsaldeko 19:00etan hasiko den jaialdian; Getariako Aranburu eta Bordagaray izango dituzte aurkari. Errendimendu mailan jokatzen duen bikoteak denboraldi bikaina dihardu egiten eta, hori dela-etam domekan ere beste finalerdi bat izango dute zain Lizarrako Txapelketan. Pilota jaialdia barixakutik eguenera pasatu dute oraingoan barixakuan boxeo-gaua izango delako Astelenan.

Bestalde, barixakuan helduen mailako Felix Conde eibartarrak Aretxabaletan jokatuko du Gipuzkoako Mendebaldeko lau eta erdiaren barruko beste finalerdi bat, etxean jokatuko duen Zugastiren kontra.