Gizonezkoen Arrate Eibar Eskubaloi bigarren taldeak Indupime Basauri jasoko du Ipuruan etzi goizean

Gizonezkoen Arrate Eibar Eskubaloi bigarren taldeak Indupime Basauri jasoko du Ipuruan etzi goizean
2021/10/15 eta kitto!
Arrate Eibar Eskubaloiko senior mailako lau taldeetatik hiruk izango dute hitzordua asteburu honetan; laugarrenak, emakumezkoen lehen taldeak, atseden hartuko du orain arteko partiduak irabazi ondoren. Gizonezkoen lehen taldeak kanpoan du partidua, Tolosan hain zuzen, betiko aurkari zailari irabazteko asmoz: neurketa bihar 16:00etan hasiko da. Eta ordu berean jokatuko du baita senior mailako nesken bigarren taldeak Lezoko Bekoerrota kiroldegian. Mutilen bigarren taldea izango da bakarra Ipuruan jokatzen, Indupime Basauri hartuta Ipuruan domeka goizean, 11:45etik aurrera.

Beti bezala, Arrate Eibar Eskubaloi Youtube kanalean zuzenean ikusgai izango duzue azken partidu hori, Eibarko taldeek Ipuruan jokatzen dituzten neurketa guztiak bezala.