Gizonezkoen Eibar Rugby Taldeak denboraldia agurtuko du bihar Unben

Gizonezkoen Eibar Rugby Taldeak denboraldia agurtuko du bihar Unben
2022/04/22 eta kitto!
Ohorezko B Mailako taldeak Liga denboraldiko azken partidua jokatuko du bihar arratsaldean, 16:00etatik aurrera, Uribealdearen aurka. Gaston Ibarbururen mutilek seigarren postuan amaitu zuten lehenengo fasea eta, denboraldia aurrera joan ahala, geroeta joko sendoagoa erakutsi dute. Bigarren itzulian, bestalde, Hernaniren atzetik sailkapeneko bigarren postuan geratu dira eta aurreko denboraldietan baino erosoago eutsi diote, beraz, mailari. Taldearen zaletuek aukera bikaina izango dute bihar taldearen jokoaz gozatu eta herriko jokalariei indarra eskaintzeko.