Gizonezkoen Eibar Rugbyk garaipen garrantzitsua eskuratu zuen Logroñon

Gizonezkoen Eibar Rugbyk garaipen garrantzitsua eskuratu zuen Logroñon
2022/11/14 eta kitto!
Aurreko zapatuan La Rioja eta Eibar Rugby taldeen artean jokatutako partiduan eibartarrek inoiz baino partidu serioena jokatu zuten eta baita horren uzta jaso norgehiagokaren amaieran. 16-23ko emaitzak argi erakusten du armaginak neurria hartzen doazela Euskal Ligako maila berriari eta horren erakusgarri izan zen 80 minutuetan erakutsitako kontzentrazio maila. Egindako defentsa jokoari esker, behin eta berriz berreskuratu zuten obala, aldi berean errioxarrak ideiarik gabe lagatzeko, eibartarren harresiaren aurka nola egin ezin asmatuta.