Gizonezkoen Mecalbe Eibar Eskubaloia gero eta sendoago laugarren postuan

Gizonezkoen Mecalbe Eibar Eskubaloia gero eta sendoago laugarren postuan
2023/02/07 09:27
eta kitto!
Garaipen zoragarria gizonezkoen Mecalbe Eibar Eskubaloiak lortu zuena Ipuruan Il Capo Hondarribia Bidasoa taldearen aurka (32-30). Hirugarren garaitzea jarraian gure mutilentzat eta laugarren postuan finkatzeko balio duena 25 punturekin.

Bi puntu baino gehiago balio zuen garaipena lortu zuten Fernandoren jokalariek kiroldegian. Hasiera parekatua suertatu zen, hala ere, minutuak pasa ahala gailentzen joan ziren eibartarrak. Atsedenaldian bi goleko aldea zuten. Bigarrenean diferentzia hori handitzen joan ziren eta bi puntuak hurbil ikusten hasiak ziren. Hala eta guztiz, 28na berdintzea lortu zuten bisitariek bost minuturen faltan. Dena dela, 4-2ko azken partzialak Eibarko taldearen alde utzi zuen partida. Mikel Zuloaga nagusi izan zelarik ate aurrean, 11 golekin.

Datorren jardunaldian Beti Onak talde nafarrari egingo diote bisita armaginek.