Goilurrak Rallyaren laugarren edizioa ere Iñaki Narbaiza eta Unai Etxeberriarentzat izan zen

Goilurrak Rallyaren laugarren edizioa ere Iñaki Narbaiza eta Unai Etxeberriarentzat izan zen
2022/07/08 eta kitto!
Escuderia Eibarko bikoteak, eta iaz jotako bidetik, garaipen berria eskuratu zuen Goilurrak Rallyaren laugarren edizioan ere. Aurreko asteburuan jokatutako probak Lazkaon izan zuen erdigunea eta 71 parte-hartzaile bertaratu ziren bi etapatan, bata barixakuan eta hurrengoa zapatuan, banatutako proba jokatzera. Garaipen horrekin Iñaki Narbaizak eta Unai Etxeberriak osatutako talde eibartarrak bigarren aldiz jarraian lortu du txapela proban.