Gorengo edo Preferente mailako Urki foball taldeak lider jartzeko aukera galdu zuen

Gorengo edo Preferente mailako Urki foball taldeak lider jartzeko aukera galdu zuen
2022/10/25 eta kitto!
Unben jokatutako partiduan Danenarekin bana berdindu eta gero, partiduko talde biek Ordizia liderrarengandik puntu bakarrera daude multzoaren sailkapenean. Ordiziak husna berdindu zuen Ikasberriren kantxan, baina Unben lehiatutakoek ez zuten jakin izan horretaz baliatu eta lider postua eurenganazteko. Urkiren gola Anerrek lortu zuen.

Harrobiko taldeei dagokienez, jubenil mailako biak garaile izan ziren asteburuan: Ohorezko Mailan jokatzen duen lehen taldeak 0-1 irabazi zion Euskaldunari, Arosaren golarekin, eta Gorengoen mailan jokatzen duenak 2-0 irabazi zion Idiazabali, Morales eta Saahla golegile zirela. Kadeteetan kanpoan jokatu zuten Urkiko talde biek: Ohorezko mailakoak 2-0 galdu zuen Ilintxarekin eta 1. Mailakoak 1-2 irabazi zion Anaitasunari, Sarraga eta Naimen golekin. Infantil Txiki mailan, Urki 0-2 galdu zuen Aloña-Mendirekin eta, azkenik, infantiletan, 8-3koarekin nagusitu ziren Soraluzeren aurrean (Danelek hiru gol sartu zituen, Yosuk bi, eta Anartz, Lander eta Ametxek bana).

Bestalde, urterokoari jarraituz, Gabonetako Urkiren loteria salgai jarri dute Errebalgo administrazioan eta interesatuek 30376 zenbakiko dezimoak erosi ahalko dituzte bertan.