GP-ko taldeak txapelketako bigarren jardunaldia jokatuko du

GP-ko taldeak txapelketako bigarren jardunaldia jokatuko du
2022/02/10 eta kitto!
SD Eibar Fundazioaren taldeak GP taldeak Futbol Liga Nazionaleko txapelketako bigarren jardunaldian parte hartuko du asteburu honetan, Cabezuela del Vallen (Cáceres). Liga hau Garun Paralisia eta Kalte Zerebrala duten Pertsonen Espainiako Federazioak (FEDPC) antolatzen du, eta hiru jardunaldi dit. Lehena urtarrilaren 15ean eta 16an izan zen, Madrilen.
Asteburu honetako lehiaketarako, jokalari hauek izango diral deialdian: Borja Pombo, Martín Ruiz, Patxi Velasco, Imanol Elkoroberezibar, Héctor Gadea, Javi López «Txini», Sergio Rueda, Imanol Ballesteros, Ibai Goikoetxea, Iker Atienza, Yerik Martinez, Iker Sanz, Aitor Ucin eta Josue Almeida.
Espedizioaren buru Ander Romarate (futbol inklusiboaren arduraduna) eta Andoni Igartua (entrenatzailea) izango dira.