Hainbat domina eta garaipen Klub Deportiboko atletek jokatutako txapelketetan

Hainbat domina eta garaipen Klub Deportiboko atletek jokatutako txapelketetan
2023/05/04 eta kitto!
Klub Deportiboko atleta gazteenen denboraldia bero bero dago, Gipuzkoako txapelketaren jardunaldi biak jokatu eta gero. Irungoa eguraldiarengatik bertan behera geratu eta gero, txapelketa Eibarren eta Donostian jokatutakoetara mugatu zen. Hor eibartarrek bederatzi domina eta zazpi ohorezko postu eskuratu zituzten. Eibarko jardunaldian bost domina bereganatu zituzten Deporrekoek: Unai Alvarez 150 metroetan nagusitu zen, bigarren izan ziren bera (150 metro hesietan) eta Sonia Mendy pisuarekin, eta hirugarren Elene Astigarraga pisuarekin eta Haizea Magunazelaia jabalina jaurtiketan. Eta Donostiakoan beste lau: Nahia Astigarraga AN Vortex jaurtiketan nagusitu zen, Irati Astigarraga bigarren izan zen proba berean, Unai Alvarez 60 metrotan bezala, eta Miren Garciak hirugarren amaitu zuen Vortex jaurtiketan. Infantil mailako taldekako txapelketa jokatuko da Ordizian asteburu honetan eta Eibar BHI izenean nesken taldeak hartuko du parte, zortzi kiderekin.

Federatuen mailara pasatuta, 18 atletekin osatutako klubeko mutilen taldeak laugarren postua eskuratu zuen 2. Mailako Euskadiko kluben txapelketan. Beste bi eibartar izan dira baita Real Sociedad klubarekin Sorian eta Atletico San Sebastianekin Iruñan parte hartzen 1. mailako liga barruan, biak ere jabalina jaurtitzen.

Amaitzeko, Durangon jokatutako 20 urtetik azpiko mailako Euskadiko konbinatuen txapelketan, Imanol Egidazuk urrea irabazi zuen eta Kepa Marquezek zilarra; han izan ziren baita brontzea lortu zuen Ugaitz Gartzia eta Manex Gisasola, azken bi horiek 5.000 metroko iraupen lasterketan.