Hainbat domina irabazi zituzten Deporreko atletek parte hartutako hiru txapelketetan

Hainbat domina irabazi zituzten Deporreko atletek parte hartutako hiru txapelketetan
2023/02/15 eta kitto!
Aurreko asteburuan Eibarko Klub Deportiboko atletismo taldekoak hiru txapelketetan izan ziren: Durangon Neguko Euskadiko Jaurtiketa Luzetakoa jokatu zen, Donostian 18 eta 20 urtez azpikoen Gipuzkoako Pista Estalikoa eta Legazpin eskola arteko Gipuzkoako Krosekoa. Durangon lesioak direla-eta bi urtez lehiaketetan parte hartu gabe zeuden Garoa Magunazelaiak eta Mikel Martinezek hartu zuten parte, biek ere lan bikaina egiteko jabalina jaurtiketako saioan: Magunazelaiak brontzezkoa irabazi zuen bitartean, Martinez seigarren sailkatu zen.

Gipuzkoako Pista Estalikoan hiru izan ziren lortutako dominak, hirurak 20 urte azpikoen mailan: Manex Sarasuak urrezkoa lortu zuen jauzi hirukoitzean (11.69 metro), Kepa Marquezek bigarren sailkatu zen pisu jaurtiketan eta Leire Martinezek brontzea bereganatu zuen. 18 urtez azpiko kategorian, bestalde, beste zortzi kiolarik hartu zuten parte Depor ordezkatzen. Kroseko Gipuzkoako Txapelketan, azkenik, Marko Malaga eta Ander Azurmendi izan ziren denboraldiari amaiera eman ziotenak.