Haizeder Arguiz Ipuruako gimnasta Espainiako txapelketan izango da

Haizeder Arguiz Ipuruako gimnasta Espainiako txapelketan izango da
2020/03/17 eta kitto!
Covid-19 birusaren krisiak kirol guztiei eragin dienez, ezin gutxiago izan gimnasia erritmikoan ere. Hori dela-eta, maila guztietako lehiaketak bertan behera geratu badira ere, aurreko asteetan Ipuruako gimnastek egindako lan onak izan du bere saria. Horrela, Azpeitian jokatutako Euskal Ligako lehen faseko emaitzek, beste lehiaketak jokatuko ez direnez, Espainiako txapelketarako zuzeneko txartelak eskainiko dituzte: hirugarrena izan zen Haizeder Arguiz Espainiakoetan izango da, beraz.
Bestalde, martxoaren 7 eta 8ko asteburuan jokatutako torneoetan Ipuruakoek ezin hobeto moldatu ziren. Zapatuan Gasteizen jokatutako Oskitxo torneoan amateur mailako bi gimnasta eta infantil oinarrizko beste bat izan zen Eibarko ordezkari: Naroa Garcia txapeldun izan zen aroarekin eta Maddi Oregik brontzea lortu zuen mazekin kadete B mailan, Haizeder Arguiz bigarren sailkatu zen bitartean pilotarekin infantil mailan. Domekan Leioan jokatutako Sakonetan torneoan Arguizek txapela jantzi zuen eta June Araujok urrezkoa lortu zuen mazekin kadete A mailan.
Hurrengo asteetarako antolatuta zeuden txapelketa guztiak bertan behera geratu dira, tartean Iruñean jokatzekoak ziren Espainiako txapelketak.