Hamar taldek hartuko dute parte asteburu honetan hasiko den foball-zaletuaren 41. edizioan

Hamar taldek hartuko dute parte asteburu honetan hasiko den foball-zaletuaren 41. edizioan
2022/09/13 eta kitto!
Ohikoa denez, lau hamarkada atzean laga dituen foball-zaletuaren ligak Unben izango du asteburuko hitzordua. Zapatuko jardunaldian hiru partidu jokatuko dira eta beste biak domekarako geratuko dira. Lehen jardunaldiko partiduak honakoak izango dira: hilaren 17an, Chic - Feredu Bar EzDok (goiko zelaian) eta America Sport - Bali Center Sports (behekoan) partiduak jokatuko dira 09:00etatik aurrera, eta Bar Banaka L. Rueda - JMR Tankemans neurketa ordu eta erdi geroago hasiko da, 10:30ean; hilaren 18an, ordutegi berarekin, Bar Txokok eta Gastro Gildak lehiatuko dute 09:00etatik aurrera, eta Adahi Eraieder eta Garajes Garcia taldeek indarrak neurtuko dituzte ordu eta erdi geroago, 10:30ean.