Hamar urpekari bataiatu zituzten aurreko zapatuan Orbea kiroldegiko igerilekuan

Hamar urpekari bataiatu zituzten aurreko zapatuan Orbea kiroldegiko igerilekuan
2022/10/26 10:10
eta kitto!
Eibarko Klub Deportiboko Urpekaritza batzordekoek urteroko urpekaritza bataioaren saioa egin zuten zapatu arratsaldean, 14:00etan hasi eta 17:00etan amaitzeko. Hamar ikasle izan ziren Orbea kiroldegiko igerilekuan, lehenengoz ur azpian aire botila bati esker arnastea zer den esperimentatzeko: “Ondo gozatu ahal izan zuten ekintzaz eta, horrez gain, inguratu ziren guztiek errepikatzeko gogoz amaitu zuten, hurrengo batean itsasoan izan dadin desiatzen”.