Haurrentzako Udako igeriketa kanpainan izena eman daiteke

Haurrentzako Udako igeriketa kanpainan izena eman daiteke
2023/05/18 eta kitto!
2020an eta aurretik jaiotako umeentzat antolatutako kanpaina hori ekainaren 26tik uztailaren 21era arte iraungo du eta dagoeneko izena eman daiteke bertan parte hartzeko. Eibarko Kirol Patronatoaren eskutik bideratutako kanpaina horretarako aurreinskripzioak maiatzaren 28ra arte egin daitezke Ipurua eta Orbea kiroldegietako atezaintzetan edo, bestela, eibarkirola.eus webgunean. Ondoren, zozketa egingo da ekainaren 1ean eta emaitzak hurrengo egunean, 2an, iragarriko dira. Zozketan parte hartu dutenen izen-emateak ekainaren 5etik aurrera egingo dira, beti ere aurrez aurre. Zozketatik kanpo izena eman ahal izango da ekainaren 14an (abonatuak) eta 15ean (bazkide ez direnak). Maila-probak, bestalde, ekainaren 1ean egingo dira, aurretik hitzordua zehaztuz actividades@eibarkirola.eus helbidean. Azkenik, saioen iraupena 40 minutukoa izango da eta txankletak erabili beharko dira derrigorrez.