Herriak harrera ezin beroagoa egin dio Eibar taldeari

Herriak harrera ezin beroagoa egin dio Eibar taldeari
2013/07/01 eta kitto!

Gutxitan moduan, jendez gainezka egin du Untzaga plazak gaur iluntzean, Eibar Kirol Elkarteko jokalariei harrera egitera joandako zaletuekin. Arraten lora-eskaintza egin ondoren, 20.00ak aldera handik jaisten hasi dira jokalariak eta, herria zeharkatuta, Untzagan, udaletxeko balkoian plazan batutako zaletuei esker ona adierazi diete. Ospakizuna afaltzeko ordura arte luzatu da eta batzuk oraindik tabernetan jarraitzen dute taldea 2.A mailara igo dela ospatzen. Ospakizunaren argazkiak eta bideoak bihar zintzilikatuko ditugu.