Hierros Servandok Uharte laugarren sailkatua hartuko du bihar Ipuruan

Hierros Servandok Uharte laugarren sailkatua hartuko du bihar Ipuruan
2021/04/23 11:13
eta kitto!

1. Nazional mailako liga amaitzeko bost jardunaldiren faltan, Fernando Fernandezek zuzentzen duen Eibar Eskubaloiko lehen taldeak aurkari gogorra izango du aurrean, sailkapenean eibartarrengandik zazpi puntura dagoen talde nafarra, hain zuzen. Lehen itzulian Hierros Servandok amore eman behar izan zuen Uharteren kantxan eta, horrez gain, ligan gol gutxien jasotzen duen taldea da nafarra, partiduko 22 bataz beste. Hori bai, azken aldian gehiago kostatzen ari zaio partiduak bereganatzea.


Hierros Servandok, bestalde, bigarren postuari eusten dio sendo eta, azken jardunaldian Anaitasuna liderraren kantxan galdu bazuen ere, igoera fasea du begiz kota. Iosu Longas eta Mikel Etxeberria dira jokalari aipagarrienak eta “zaindu beharrekoak aldi berean” Uharte taldean. Partidua arratsaldeko 18:30ean hasiko da Ipurua kiroldegian eta Youtubeko taldearen kanalean zuzenean ikusgai izango da, Eibar Eskubaloiko beste talde guztienak bezala.


Asteburu honetan kadete mailako hiru taldeek jokatuko dute,  jubenil mailako emakumeen taldearekin batera.