Hilaren 21ean amaituko da Iparralderako mendi irteeran izena emateko epea

Hilaren 21ean amaituko da Iparralderako mendi irteeran izena emateko epea
2023/04/17 eta kitto!
Maiatzaren 1eko zubia aprobetxatuz, Eibarko Klub Deportiboko mendi batzordeak antolatutako irteeran izena emateko epea barixaku honetan, apirilaren 21ean, amaituko da. Hiru eguneko irteera horrek Iparraldera eramango ditu bertako parte-hartzaileak, apirilaren 29an abiatu eta maiatzaren 1ean bueltatzeko. Zapatutik astelehenera arte Baigorritik egingo dituzten ibilaldietan Artanolatza, Oka, Gatarre, Handiaga eta Alba bisitatuko dituzte, 1.477 metroko Eskaleta, 1.074ko Ala eta 764ko Nethe tontorrak gaindituz.

Eibartik zapatuko 06:00etan irtengo dute Ego Gainetik. Prezioa 185 eurokoa da Deportiboko bazkideentzat eta 205 eurokoa bazkide ez direnentzat. Ibilbidea, bestalde, https://www.deporeibar.com/mendia helbidean kontsultatutu daiteke. Izena emateko bihar martitzena edota eguenean joan zaitezkete Deporrek Toribio Etxebarria 16ko lehenengo solairuan dituen lokaletatik, arratsaldeko 19:30etik 20:30ak arte.