Hiru domina Kalamuakoentzat Gipuzkoako alebin mailako txapelketan

Hiru domina Kalamuakoentzat Gipuzkoako alebin mailako txapelketan
2022/06/01 eta kitto!
Aurreko asteburuan Errenteriako frontoian jokatutako alebin mailako Gipuzkoako judo txapelketan, Kalamua klubeko ordezkariek hiru domina irabazi zituzten: Eider Varonak urrezkoa irabazi zuen eta, bide batez, txapela jantzi; Julen Martinek zilarrezkoa irabazi zuen, azpitxapeldun izateko; eta Nerea Arnaizek brontzezkoa bereganatu zuen. Hilaren 18an Kalamuakoak muga zeharkatu eta Sokoara joango dira, bertako mugaren alde bietako kluben parte-hartzearekin jokatzen den infantil mailako torneoan izateko.