Hodei Ezpeleta azaroaren 1eko Izar Berriak finalean izango da

Hodei Ezpeleta azaroaren 1eko Izar Berriak finalean izango da
2022/10/26 eta kitto!
Eibarko aizkolariak aurreko asteburuan lortu zuen aizkolari onenak biltzen dituen torneo horretako finalerako txartela Leitzan jokatu zen kanporaketan. Euskal Federazioak antolatutako Euskal Herriko txapelduna denarekin batera, Iker Vicente Sherpa.ai lehiaketako txapeldunak lortu zuen datorren martitzenean jokatuko den finalerako sailkapena. Egun batzuk lehenago, Bizkaiko binakako txapelketan, Bihurri aita-semeak bigarren postua eskuratu zuten, “aizkorekin asmatu ez genuen egunean”, Ernesto Ezpeletaren esanetan.