Hodei Ezpeleta hilaren 26an jokatuko den Urrezko Aizkorako finalerako sailkatu da

Hodei Ezpeleta hilaren 26an jokatuko den Urrezko Aizkorako finalerako sailkatu da
2023/02/13 eta kitto!
Gure herriko aizkolariak, Jokin Urretabizkaia “Basozabal” lagun zuela, otsailaren azken domekan Urrestillan jokatuko den Urrezko Aizkora Txapelketarako azken txartela eskuratu zuen atzo Oñatin jokatutako kanporaketan. Aipatutako final horretan, Hodei Ezpeleta “Bihurri” eta Basozabalekin batera, honako beste hiru bikotek hartuko dute parte: Mikel Larrañagak eta Txomin Amundarainek osatutakoa alde batetik, Julen Alberdi “Txikia IV”-ak eta Ioritz Gisasola “Zelai IV”-ak osatzen dutena bestetik, eta Iker Vicente eta Jon Rekondok osatuko dutena azkenik. Atzoko Oñatiko saio berean lortu zuen ere hilaren 26rako azken txartela Xabier Olaizolak, azken horrek Urrezko Harrijasotzaile Txapelketarako. Urrestillan jokatuko den finalean izango dira, berarekin batera, aurretik sailkatutako Mikel Lopetegi “Urra” eta Paulo Azpiazu.