Hodei Ezpeletak Urrezko Banakako Aizkolari Txapelketaren finala jokatuko du etzi eguerdian Azpeitian

Hodei Ezpeletak Urrezko Banakako Aizkolari Txapelketaren finala jokatuko du etzi eguerdian Azpeitian
2021/06/11 eta kitto!
Ernesto Ezpeleta "Bihurri"-ren semeak beste erronka handi bati egingo dio aurre domeka eguerdian, 12:00etan hasita, Azpeitiko Izarraitz frontoian jokatuko den buruz-buruko finalean. Oraingoan Urrezko Banakako Aizkolari Txapelketaren finala izango da jokoan eta Ezpeleta gazteenak Patxi Mindegia eta Oier Kañamares nafarrak izango ditu aurrez-aurre. Gasteizen jokatutako finalerdiaren izan zuten lanaren bikoitza izango dute domekan eta hauspoa beharko dute hirurek probari ondo eusteko.

Finalerdian lan bikaina egin zuen Hodeik eta baita egun hartako markari onena ezarri, Mindegiari 15 segundoko aldea aterata eta Kañamaresi minutu erdi pasatxo. Hori zutikakoan aizkoraren kirtena apurtu zuela, baina ondo jakin zuen Ezpeletak egoerari buelta ematen asmatzen. Zorte onena opa diogu domekarak!