Honoka Yonei foballariak 2024ra arte berritu du kontratua

Honoka Yonei foballariak 2024ra arte berritu du kontratua
2023/02/24 eta kitto!
Honoka Yonei erdilari japoniarrak denboraldi batez luzatu du Eibar KE-rekin zuen hitzarmena. Japoniar gaztea 2018ko otsailean iritsi zen Eibarrera FA Academy-Fukushimatik. Martxoaren amaieran jokatu zituen bere lehenengo minutuak lehen taldearekin eta hurrengo denboraldian maiz aritu zen taldean lekua egin arte. Denboraldi honetan Honokaren parte hartzea bereziki garrantzitsua izaten ari da eta bere lana oso garrantzitsua izango da igoeraren asmoa gauzatu eta erronka lortzeko.