Iberdrola Ligako Eibarrek Huelvan jokatuko du domeka eguerdian

Iberdrola Ligako Eibarrek Huelvan jokatuko du domeka eguerdian
2020/11/20 16:46
eta kitto!
12:00etan hasiko da Andaluziako lurretan Sporting de Huelva eta Eibar FT-ren arteko norgehiagoka. Modu horretan berriro ekingo diote Ligari Iker Dorronsororen aginduetara jokatzen duten foballariek, Sevillaren eta Bartzelonaren aurka jokatu behar zituzten partiduak bertan behera geratu eta gero taldean positiboak izan zirelako.

Orain artekoan gauzak hobeto joan zaizkie eibartarrei: zazpi punturekin daude sailkapenean, Huelvakoak bakarra duten bitartean, kasu bietan sei partidu jokatuta. Neurketa garrantzitsua izango da, beraz, eibartarrak sailkapen erdialdeko postuetan finkatzeko.