Idoia Nogales eta Kalaka Gonzalez lehenak izan ziren Asier Cuevas herri-lasterketan

Idoia Nogales eta Kalaka Gonzalez lehenak izan ziren Asier Cuevas herri-lasterketan
2022/11/21 15:40
eta kitto!
Eguraldiak laguntza askorik eskaini ez zuen herri-lasterketaren IX. edizioan 128 lagun helmugaratu ziren azkenean, “izena emanda 151 apuntatuta bazeuden ere”. Emakumezkoetan Idoia Nogalesek hasieratik hartu zuen burua eta postu horri eutsi zion amaierara arte. 29 minutu eta 15 segundo behar izan zituen proba amaitzeko; minutu bat eta 40 segundora heldu ziren, elkarrekin, Aitziber Urkiola bigarren postuan eta Izaskun Aizpiri hirugarrenean. Maila horretan Isabel Etxaniz lehen eibartarra izan zen eta Esther Velasco lehen beteranoa. Gizonezkoen mailan Kalaka Gonzalez izan zen lehena helmugaratzen, 25 minutu eta 28 segundoko denborarekin, 12 segundora sartu zen Iosu Elola eta ia minutura heldu zen Ugaitz Gartziaren aurretik. Arlo horretan Markel Gutierrez izan zen lehen eibartarra, Gorka Cebrian lehen beteranoa eta Manex Gisasola lehen juniorra. Azken lasterketa hori bigarren itzulian erabaki zen, lehenengoan aurretik boskotea osatu zutenen artean.