Igeriketa sinkronizatuaren entrenamenduekin hasi dira

Igeriketa sinkronizatuaren entrenamenduekin hasi dira
2022/10/26 eta kitto!
Eibar Igerixan klubeko igeriketa artistikoaren barruko modalitate horretan diharduten kirolariek hasi dituzte euren entrenamendu-saioekin. Igeriketa artistikoak bere ordezkariak ditu klubean azken denboraldiotan, zenbait lehiaketetan parte hartuta. Entrenamenduak zapatuero egiten dituzte, goizeko 11:00etan hasita, Orbea kiroldegiko igerilekuan. Hori bai, kirol mota horrekin interesatuta daudenak aukera dute bertara joan, ezagutu eta parte hartzera animatzen badira. “Edozein zalantza sortzen zaiela, hemen gaude euren galderei erantzun eta laguntzeko”, diote klubetik.