Igor Fernández bigarren sailkatu zen Otañeseko mendi lasterketan

Igor Fernández bigarren sailkatu zen Otañeseko mendi lasterketan
2012/08/28 eta kitto!

Igor Fernández korrikalari eibartarra bigarren postuan helmugaratu zen domekan Otañesen (Castro Urdiales, Kantabria) jokatu zen mendi lasterketan, 34 kilometroko ibilbidea (4.000tik gorako metatutako-desnibelekoa) 3 ordu eta 38 minutuan betetzean. Lasterketaren laugarren edizioa Espainiako koparako puntuagarria den probarekin batera egin zen eta parte hartu zutenek, gainera, 30 gradutik gorako beroari aurre egin behar izan zioten.