Iker Agirrezabalak muturreko urpeko arrantzari buruzko hitzaldia eskainiko du gaur Kultun

Iker Agirrezabalak muturreko urpeko arrantzari buruzko hitzaldia eskainiko du gaur Kultun
2023/01/19 eta kitto!
Iker Agirrezabala arrantzale debarrak hitzaldia eskainiko du Arrate Kultur Elkarteko lehen pisuan gaur 19:00etan, berak egindako muturreko urpeko arrantza bidaien inguruan. Ekitaldian Kantauri itsasotik hasi eta Amerikako kontinentearen beste aldera iristeraino ibilaldiak kontatuko ditu, “Nikaragua eta Costa Rica bezalako herrialdeetatik igaro eta Mexikoko uretatik egindako azken bidaiarekin amaitzeko”. Hitzaldian zehar bideoak eta irudiak txandakatuko ditu, bertaratutakoek “paradisu haietan izandako arrantza-bidaiez eta bizipenez” gozatu dezaten.