Imanol Egidazu atletak 18 urtez azpiko Iberiako Saria irabazi du

Imanol Egidazu atletak 18 urtez azpiko Iberiako Saria irabazi du
2022/03/03 eta kitto!
Imanol Egidazu eibartarrak18 urtez azpiko Iberiako Saria irabazi zuen atzo60 metroko antxintxiketaldia, luzera-jauzia, pisu-jaurtiketa, altuera-jauzia, 60 metroko hesi-antxintxiketaldia, pertiga-jaurtiketa eta 1.000 metroko antxintxiketaldia batzen dituen proban.

Egidazuk, gainera, Gipuzkoako errekorra lortu du 5.043 puntu lortuta, 4.940 puntutan zegoen bere marka gaindituz.