Inda Team-eko Jose Pinelak beste garaipen bat lortu du kick-boxing modalitatean

Inda Team-eko Jose Pinelak beste garaipen bat lortu du kick-boxing modalitatean
2022/05/17 eta kitto!
Anoetan jokatutako txapelketei begirako sailkapeneko borroketan, gure herriko Inda Team taldea ordezkatzen duen Jose Pinelak beste borroka bikain bat eginez, puntuetara irabazi zion Bilkobo ordezkariari. Bi minutuko hiru asaltoetara prestatutako borrokan, eibartarrak ondo eutsi zien bere burua harrapatu nahi zuten aurkariaren ostikadei eta, eraso horiek saihestuz, bigarren asaltotik aurrera argi nagusitu zen.