Inda Team taldeko Sandra Rochak urrezko domina irabazi zuen kick boxing-eko Budha Kopan

Inda Team taldeko Sandra Rochak urrezko domina irabazi zuen kick boxing-eko Budha Kopan
2023/03/06 eta kitto!
Donostiako arte martzialen zentroan zapatuan jokatutako kick boxing light modalitateko Budha Kopan, Sandra Rocha eibartarrak urrezko domina irabazi zuen 58 kilotik beherakoen mailan, ekitaldian izandako hiru aurkariei nagusitasunez irabazi zondoren. Inda Team taldeko ordezkariak teknika bikaina eta prestaketa egokia erakutsi zituen egindako borroketan. Jaialdi horretan 120 borrokalari baino gehiago izan ziren parte hartzen.