Ipurua klubeko gimnasta gazteenek emaitza bikainekin abiatu dute denboraldia

Ipurua klubeko gimnasta gazteenek emaitza bikainekin abiatu dute denboraldia
2023/02/14 10:48
eta kitto!
Eskola eta amateur mailakoek aurrea hartu diete estatu mailako federatuei eta dagoeneko otsaileko lehen bi asteburuetan Gipuzkoako Txapelketarako sailkapena lortzeko 1. fasea burutu zuten. Bergaran jokatu zen amateur mailakoan, Ipuruako jubenil A taldea lehen postuan sailkatu zen eta kadete B mailan Ipuruakoak lehen eta hirugarren postuetan geratu ziren. Bakakarkako lehiaketei dagokienez, Uxue Etxeberria onena izan zen seniorretan, Maria Horcajo bigarren izan zen jubenil B mailan, June Txurruka eta Lia Romano hirugarrenak jubenil A kadete B mailetan, hurrenez hurren, eta Itxaiz eta Yuma Otalvaro laugarren, bata jubenil B mailan eta bestea kadete A mailan. Bigarren fasea Ibarra jokatuko da martxoaren 18an eta eibartarrak lehen hamarren artean sailkatu beharko dira finalera iristeko.

Eta Donostian jokatutako eskola mailakoan Ipuruak bost talde alebin eta infantil bi aurkeztu zituen. Alebinetako A kategorian La Salle Isasik eta Iturburuk lehenengo bi postuak bereganatu zituzten, C kategorian San Andres bigarren geratu zen eta B kategorian Iturburu hirugarren izan zen.

Otsailaren 5ean, bestalde, Eibar eta Ermuko lau taldek hartu zuten parte benjamin topaketetan, klubeko harrobia ondo hornituta dagoelaren seinale. Hilaren 25ean Ermuako I. Torneoa izango da jokoan eta Ipuruak antolaketa lanetan laguntzen diharduen lehiaketa horretan 50 taldek hartuko dute parte. Azkenik, federatuen arloan aurten senior talde berri bat osatu da maila absolutuan eta baita oinarrizko jubenila ere. Martxoan sailkapen liga hasiko dute Espainiako txapelketei begira.