Ipuruako frontoiak zesta-punta masterclass-a hartuko du domeka goizean

Ipuruako frontoiak zesta-punta masterclass-a hartuko du domeka goizean
2023/05/03 09:55
eta kitto!
Domeka honetan, goizeko 11:00etatik 13:00ak arte, Zesta Punta Guuk Experienceren bosgarren geldialdia egingo dute, oraingo honetan gure herriko Ipurua kiroldegiko frontoian. Zesta-punta belaunaldi berrietara hurbildu nahian, Jon Zabala “Bullet”-en eskutik egiten den saioan, Julen del Rio puntista gasteiztarrak gidatuko du ekimena. Bi ordutan garatuko duten Zesta Punta Guuk Experience ekimenean parte hartuko dutenek “kirol horretako bitxikeria guztiak ezagutuko dituzte, koordinazio, tiro eta jauzi jokoak eginez”, saskiarekin praktikatzeko aukera izateaz gain.

8 urtetik gorako guztiei dago zabaldua, baina, toki-kopurua mugatua denez, aurretik izena eman behar da https://www.guuk.com/eus/zesta-punta helbidean.