Itzulia Basque Countryren 62. edizioan 23 taldek hartuko dute parte

Itzulia Basque Countryren 62. edizioan 23 taldek hartuko dute parte
2023/03/06 eta kitto!
Goi mailako UCI World Teams-eko 18 taldeekin batera (AG2R Citroen Team, Alpecin-Deceuninck, Team Arkea - Samsic, Astana Qazaqstan Team, Bora - Hansgrohe, Cofidis, Team DSM, EF Education - Easypost, Groupama - FDJ, Intermarché - Circus - Wanty, Ineos Grenadiers, Team Jayco Alula, Movistar Team. Soudal Quick Step, Bahrain Victorious, Trek Segafredo, Jumbo-Visma eta UAE Team Emirates. Gonbidapena jasotzeko eskubidea duten taldeen artean, UCI Pro Teams 2022 sailkapena kontuan hartuta, TotalEnergies izango da Itzulia 2023an. Gainera, antolakuntzak beste lau talde gonbidatu ditu, etxeko edo gertukoenak:
Burgos-BH, Caja Rural-SegurosRGA, Equuipo Kern Pharma eta Euskaltel-Euskadi.

23 talde horiek, Itzulia Basque Countryko 62. edizioan jardun ondoren, apirilaren 8an Eibarko podiumeko posturik altuenera igotzeko lehiatuko dute. “Itzuliak nazioarteko tropeleko txirrindularirik onenak izango ditu, aurreko urteetan bezala. Ikuskizuna aurreko edizioetan izandakoaren parekoa izatea espero dugu. Halaber, pozten gara gonbidatu ditugun etxeko eta estatuko taldeak gurekin berriz ere izateagatik. Oso garrantzitsua iruditzen zaigu UCI ProTeams mailako taldeei aukera ematea handiekin borrokatzeko eta aurpegia emateko gai direla erakusteko”, Julian Eraso OCETAko presidentearen hitzetan.