JAZ Eibar Triatloiko Aitziber Urkiolak 8. postuan amaitu zuen Zarauzko triatloi ospetsua

0    Kirolak 
ETA KITTO ETA KITTO
JAZ Eibar Triatloiko Aitziber Urkiolak 8. postuan amaitu zuen Zarauzko triatloi ospetsua
ETA KITTO 2022, Eka 14

Aurreko zapatuan jokatutako Euskal Herriko triatloi ospetsuenetako batean, Zarauzkoan, JAZ Eibar Triatloi Taldeko Aitziber Urkiolak 8. postu bikaina lortu zuen; eibartarrak 16. postuan irten zuen uretatik eta pixkanaka postuak irabazten joan zen, azkenean 5h08’01’’ denbora egiteko. Maila bikainean jardun zuten baita Joseba Mikel Ortega Agote (5h17’28’’) eta Javier Muñoz (5h27’32’’) taldekideek.

Proba 2’9 kilometroko igeriketa saioarekin hasi zen, Getariatik Zarautzeraino 79 kilometroko bizikleta saioarekin jarraitu zuen (Meagas gainetik hiru aldiz pasatuta eta San Blas hormara behin igota) eta, azkenik, maratoi erdia osatu zuten Zarauzko kaleetan zehar

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »