JAZ Eibar Triatloiko ordezkariak Azkoitiko duatloian eta Peñiscolako triatloian

0    Kirolak 
ETA KITTO ETA KITTO
JAZ Eibar Triatloiko ordezkariak Azkoitiko duatloian eta Peñiscolako triatloian
ETA KITTO 2022, Mai 05

Asteburuan Azkoitian jokatutako distantzia olinpikoko duatloian, Miguel Ledesma izan zen eibartar onena, 11. postuan, eta 23 urtetik azpikoen artean bigarren sailkatu zen. Roberto Gartzia 64. tokian helmugaratu zen, bere mailako laugarrena izateko, eta atzetik heldu ziren Aitor Fernandez eta Joseba Mikel Ortega Agote, 82. eta 87. postuetan. Ortega Agote, gainera, seigarren izan zen bere mailan.

Jonatan Alustizak, bestalde, finisher gisa egiaztatzen duen domina irabazi zuen Peñiscolan jokatutako denboraldiko lehen triatloian. Infinitri Half proba hori distantzia ertainekoa da. Hilaren 14an hasiko da, bestalde, euskal triatloi egutegia Mutrikuko probarekin.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »