JAZ-eko Ioseba Tamayok AEB-etako Ironman 70.3 World Championship-ean hartu du parte

JAZ-eko Ioseba Tamayok AEB-etako Ironman 70.3 World Championship-ean hartu du parte
2022/11/03 eta kitto!
JAZ Eibar Triatloi taldeko Ioseba Tamayo elgoibartarra AEB-etan lehiatu zuen aurreko zapatuan, ST. Georgen antolatu zen Ironman 70.3 World Championshipean parte hartu. 2021ean Casacaisen lortutako 4. postuaren ondorioz lortu zuen Tamayok AEB-etako proban parte hartu ahal izatea. Triatloia goizean goiz hasi zen 4 gradurekin, uretan ordea 17 gradu zeuden. Bizikleta hartu orduko 6 gradu zeuden soilik, baina esperientziaz asko gozatu zuela dio Tamayok. Aurten maila handia izan bada ere, Eibar TT-ko taldekoa 4:33:39 denborarekin sartu zen helmugan, bere kategoriako 86. postua eskuratzeko