Jaz-eko Zubizarretak eta Ledesmak lan bikaina egin zuten Legutioko triatloian

Jaz-eko Zubizarretak eta Ledesmak lan bikaina egin zuten Legutioko triatloian
2022/07/07 eta kitto!
Aurreko asteburuan Pello Osoro eibartarrak irabazi zuen Legutioko traitloian, gure herriko Jaz Triatloi Taldeko hiru ordezkarik hartu zuten parte eta euretako bi top-10ean sartzeko ateetan geratu ziren. Igeriketa luzeak markatu zuen aipatutako triatloia, buia bat askatu zelako, baina hori ez zen oztopo izan gure herriko kirolariek lan bikaina egiteko. Emakumezkoetan Maialen Zubizarretak 12. postuan amaitu zuen eta Miguel Ledesma 13. postuan sailkatu zen gizonezkoetan. Gaika Altunak, bestalde, 110. amaitu zuen lasterketa.

Somo herriko triatloian ere izan ziren Jaz taldekoak eta hara joandako bikoteak maila bikaina erakutsi zuen. Kristina Ruizek eta Roberto Gartziak 600 metrotan egin zuten igeri, bizikleta gainean 14 kilometroko ibilbidea osatu zuten eta, amaitzeko, oinezko lasterketan beste lau kilometro egin zituzten.