JAZ Triatloiko lau ordezkarik hartu zuten parte Mutrikuko Triatloian

JAZ Triatloiko lau ordezkarik hartu zuten parte Mutrikuko Triatloian
2023/05/17 10:45
eta kitto!
Aurreko zapatuan jokatutako sprint distantziako Mutrikuko Triatloian JAZ Eibar Triatloiko lau ordezkarik hartu zuten parte eta Miguel Ledesma nabarmendu zen euren artean. Ermuarra podiumeko postuengatiko borrokan jardun zuen proba osoan, azkenean zazpigarren postuan amaitzeko. JAZeko beste hirurek honako postuetan amaitu zuten: Iñigo Marquez 74. sailkatu zen, Ander Ordoño bere atzetik sartu zen (75. postuan helmugaratzeko) eta Alberto Agirre 102. tokian iritsi zen helmugara. Asteburu honetan Getariako triatloia izango da jokoan.