JMR Tankemans eta Bar Txoko foball-zaletuaren Ligako gorenean Gabonetako opor aurretik

JMR Tankemans eta Bar Txoko foball-zaletuaren Ligako gorenean Gabonetako opor aurretik
2022/12/21 eta kitto!
Urtarrilaren 15era arte jai hartuko dute foball-zaletuaren Ligan parte hartzen duten taldeek azken asteburuan 12. jardunaldia jokatu eta gero. Horko lehen bi sailkatuen garaipenek euren eta atzetik dituzten taldeen arteko aldea handitzea ekarri dute. JMR Tankemans-ek 29 puntu ditu, bat gutxiago (28) Bar Txokok, eta atzetik dute Adahi Eraieder (24 puntu), Garajes Garcia (23) eta America Sport (21) taldeek osatutako hirukotea. Gastro Gilda, 18 punturekin, eta Feredu Bar EzDok, 15ekin, sailkapeneko erdialdean geratu dira. Eta behean beste hirukote bat geratu da: TX4 Fitness Akats, sei punturekin, eta azken jardunaldian hiruna berdindu zuten Bar Banaka L. Rueda eta Bali Center Sports, launa punturekin.

Une honetan Txokoko Munioz (17rekin) eta Americako Roberto (16rekin) dira goleatzaile nagusiak, Txokoko Alex eta Markel (biak 11 golekin), JMRko Iagoba (8), Adahiko Iker (7) eta Garajeseko Jokin (7) jokalarien aurretik. Golatzaile horiei erreparatuz, argi dago Bar Txoko dela goleatzaile nagusiena (59 sartu ditu dagoeneko), America Sport-en aurretik (37). Kontrara, Garajes Garcia da gol gutxien jaso duen taldea (16), Adahi Eraieder (17) eta JMR Tankemans (18) taldeen aurretik.