Jokin Amorrosta txirrindulariak ondo merezitako saria jaso zuen Gabon Zahar egunean

Jokin Amorrosta txirrindulariak ondo merezitako saria jaso zuen Gabon Zahar egunean
2022/01/21 eta kitto!
Gure herriko txirrindulari gazteak Caja Laboral maillotarekin postu bikainak lortu ditu azken denboraldian, izandako bilakaeraren lekuko. Jokin Amorrostak erlojuz kontrako Lierniko proban hirugarren postua lortu zuen eta, horrez gain, bosgarrena izan zen Dicastilloko Udalekoan, seigarren izan zen Zumarragako Hirian eta zortzigarren Seguran. Aurrekoa gutxi balitz, eibartarrak Lehiakortasun saria ere irabazi zuen Gipuzkoako Itzulian.