Juggerra ezagutarazteko proiekzioa bihar Portalean

Juggerra ezagutarazteko proiekzioa bihar Portalean
2019/01/18 eta kitto!
Bihar 18:00etan "I am jugger" Alejandro Asensiren pelikula-dokumentala eskainiko dute Portaleko areto nagusian. Film horretan jugger kirolaren sorburua eta oraina aztertzen dira, horretarako Miguel Angel "Mike" Ruizek hiru urtetan munduko jugger onena bihurtzeko egindako ibilbideari jarraituta, tartean irabazitako munduko torneo onenetako irudiekin. Kirol-modalitate horretan diharduen Arima Galduak gure herriko taldeak bultzatu du proiekzio hori eta datorren astean Unben izango du jardunaldia.