Junyent: “Taldeak izaten ari dena baino askoz gehiago merezi du”

Junyent: “Taldeak izaten ari dena baino askoz gehiago merezi du”
2022/03/11 eta kitto!
Eibarreko entrenatzaileak badaki derrigorrezkoa dela Sporting Huelvari irabaztea Ana Junyentek esan du Eibarrek denboraldi honetan izaten ari dena baino “askoz gehiago” merezi duela, eta ziur dago taldeak denboraldi amaiera ona izango duela. Bihar Unben (12: 00etan) Sporting Huelvaren aurka jokatu beharreko partidaren aurreko prentsaurrekoan, Eibarreko entrenatzaileak esan du jakin badakiela bihar nahitaez irabazi behar dutela, baina gaineratu du ondoren sei partida gehiago geratzen direla.